Astelehenera arte jasoko dira jaietako egitarauaren azal lehiaketarako lanak

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko mar. 29a, 13:08

Aurten ere abian da Bergarako Pentekoste jaietako egitarauaren azala egiteko lehiaketa. Lanak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu beharko dira, CD baten irudiaren kopia digitalarekin batera, Kultura Zerbitzuan, astelehena, apirilak 4, 13:00ak baino lehen.

Edozein pertsonak parte har dezake lehiaketan eta Pentekoste jaietako egitarauaren azaleko irudiak formatu bertikala izan beharko du, 24X34 zentimetroko neurriarekin. Azalak derrigorrez eraman beharko du ondorengo testua: Pentekoste jaiak 2016 Bergara.

Azalek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezaketen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak, gutun-azal itxi batean leloa kanpoan duela eta egilearen datuak barruan jarriko dira.

Lanak originalak eta egileak berak sortutakoak izan beharko dira, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabekoak.

Herritarren bozka

Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Hala ere, herritarrek bozkatzeko aukera izango dute helbide honetan. Herritarrek emandako botoek %50eko balioa izango dute eta apirilaren 6tik 10era bitartean bozkatu ahal izango dute.

Saria

Irabazleak 400 euroko balioa duten bonuak jasoko ditu, herriko komertzio-guneetan trukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak