Udalak Bruselako atentatuak gaitzetsi ditu eta gaurko elkarretaratzean parte hartzera dei egin die herritarrei

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 23a, 09:40

Atzo goizean Bruselan izandako atentatuen aurkako agerraldia egingo dute 12:00etan San Martin plazan.

Bergarako Udalak honako ohar hau bidali zuen atzo:

"Bergarako Udalak gaitzespenik irmoena adierazi nahi du gaur goizean Bruselan gertatutako atentatu terroristen aurrean eta bihar, asteazkena, udaletxe azpian 12:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak.

Bergarako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gaur goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere,  aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Udalak bat egiten du Iñigo Urkullu Lehendakariak egindako deialdiarekin. Horrela, bihar asteazkena, 12:00etan udaletxe azpian, bost minutuko elkarretaratze isila egingo da gaitzespena eta biktimekiko elkartasuna adierazteko. Udalak bergarar guztiei ere dei egin nahi die ekitaldi honetan parte hartu dezaten.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei, une latz hauetan."

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak