Martxoaren 12an eta 13an izan ziren Katalunian: "Bereziki aipatu eta animatu gura dugu Miren Murgizu. Aurre-aurrean zihoala istripu baten ondorioz ez zuen merezitako postua lortu eta", jakinarazi dute Beti Bustiko kideek.
Espainiako Koparen bigarren txapelketa Irunen jokatuko dute.
Soraluzeko eta Bergarako umeak piraguetan
Bestalde, jardunaldi bereziak egin dituzte Bergaran eta Soraluzen: "Soraluzeko eta Bergarako umeek piraguetan ibiltzeko aukera izan dute, eta Beti Bustiko gaztetxoek eskimo ikasi ahal izan dute".
"Giro bikaina" sortu zutela gaineratu dute antolatzaileek.