Lasai dago: "Bruselako lagunak onik daude eta familiarekin ere egin dut berba haiek lasaitzeko" adierazi dio Goienari.
Ainara Bordes arrasatearrarekin batera, Belgikako hiriburuko Gobernuz Kanpoko Erakunde baten egiten du lan.
Sirena hotsak entzun ditu eta helikopteroak ikusi ditu goizean zehar.
"Edozein momentutan gertatu ahal da, baina ez nuen sumatzen halakorik gerta zitekeenik" dio.