Aukera asko izan arren, galdu egin du Bergarak (22-23)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mar. 20a, 17:12

Bergarak porrot mingarria jaso zuen egubakoitzean etxean, Labegaraietan, Leizaran taldearen aurka (22-23). Josetxo Muniategiren mutilek inoiz baino aukera gehiago izan zituzten ate aurrean, baina ez ziren batere fin ibili. Maila mantentzeko sufritu egingo dute bergararrek.

Egubakoitzean "partidu ona" egin zuen Bergarak, Muniategiren arabera. Azken partiduetan jokoak hobera egin duela uste du: "Defentsan zein erasoan hobetu dugu baina oraindik ez ditugu gure baliabideak behar moduan erabiltzen. Adibidez, Leizaranek oso erraz irabazi zigun lehen itzulian eta oraingoan ez dute irabaztea merezi izan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak