Arcelor, Ondarruko lur-jausia eta akualitateko beste gai batzuk atzoko saioan

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko mar. 19a, 09:46

Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Beñat Gaztelumendik, Oihana Bartrak eta Eneritz Artetxek ia bi orduko saioa egin zuten atzo, barikua, gauean, Erramu Zapatu bezperako ohiko hitzorduan. Entzule asko batu ziren frontoian eta gaurkotasun handiko gaien bueltako bertsoak entzuteko aukera izan zuten. Egañak eta Gaztelumendik, esaterako, Arcelorren gainean jardun zuten: Egaña, erretiratzeko bost urte falta zaion langilea zen; Gaztelumendi, bi urte baino ez daramatzan langilea. Maialen Lujanbio bakarka, berriz, Ondarruko luiziaz aritu zen: Azken puntuan esan zuen: "Beti altxatu izan dugu ta altxatuko dugu burua". Ikus-entzuleek gustura jarraitu zuten saioa eta barre ere egin zuten Lujanbioren eta Bartraren lo arazoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak