Bergarako lantegiak 168 langile ditu eta "bestelako berririk ez dagoenez", orain arte legez jarraituko dutela lanean adierazi dute.
Astean jakinarazi du ArcelorMittalek Zumarragako lantegiko "ekoizpenaren zati bat etengo" duela. Hango 325 langileak beste lantegi batzuetan birkokatzeko negoziatzen dabil orain multinazionala. Bergaratik eroandako 43 langilek ziharduten Zumarragan lanean, nahiz eta ofizialki Bergarako lan-taldeko kide izaten jarraitzen zuten.
Zumarragako langileekin zer gertatuko den ez dago argi. Azken berriek diotenez Bergarara eta Olabarriara langile gutxi batzuk bakarrik joan ahal izango dira; gainerakoei, Asturiasera joatea proposatuko diete.