Bergarako Udaletik aditzera eman dute Elosua auzoan abandonatutako bost zaldi atzeman direla eta jabeak animaliak erreklamatzeko epea 2016ko apirilaren 6an bukatzen dela. Horretarako Udaltzaingoarekin jarri beharko dira kontaktuan. Epe hori bukatu eta inork ez badu jabetza erreklamatzen, udalak bereganatu, hirugarren bati eman edo hil ahal izango ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.