Gasteiztik, Hendaiatik, Iruñetik eta Muskizetik txirrindularien lau zutabe abiatuko dira, eta Bergarako Angiozar auzoan elkartuko dira maiatzaren 22an, Euskal Y-aren lanak egiten ari diren inguruan. Zutabe bakoitzak mezu bat eramango du, lekuko batean, eta amaierako ekitaldian irakurriko dituzte guztiak, Bergarako pilotalekuan.
Txirrinka ekimena, Aramaiotik eta Arrasatetik ere igaroko da, Gasteiztik abiatuko den zutabea, bertatik igaroko delako.