Elkarretaratzea, bihar, Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioaren kontra

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 15a

Eragile sozial, politiko eta sindikalek deituta elkarretaratzea egingo da bihar, arratsaldeko 19:00etan, udaletxearen aurrean.

Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko "lotsaren akordioa" deiturikoaren kontra, eta Europa "gizatiar, solidario eta eroso baten alde" egingo da elkarretaratzea

Bergarako eragileek nazioarteko eskubidearen hitzarmena urratzen duen, eta Siriako gerratik ihesean irten diren milaka emakume, gizon eta umeren biziekin salerosian aritzen den akordio hau atzera botatzea eskatzen dute.

Gainera, pertsona hauek "errefuxiatu, babesgabe eta gerrako biktima bezala" hartzea eskatzen dute. Errefuxiatuak "Europako herrialdeetan hartzea, errefuxiatuen guneak alde batera lagata" ere eskatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak