Animaliak izango dira 2017ko udal egutegirako gaia

Josu Bilbao 2016ko mar. 14a, 16:05

Argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: herritarren bat, animalia bera Bergarakoa izatea…

Bergarako Udaleko euskara batzordeak badaramatza hainbat urte herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen. Argazkiok eskuratzeko, deialdi irekia egin izan da azken urteetan eta hala egin nahi du 2017ko udal egutegiari begira ere. Hori dela eta, batzordeak, zenbait aukera aztertu eta baloratu ondoren aurtengo gaia animaliak izango direla erabaki du.

Kontuan izan beharreko oharrak:

Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak. Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatuko artxibo digitala.

Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan. Aurkezteko epea: 2016ko irailaren 25a baino lehen.

Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.

Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak