Euskal jatorria dutenen elkarteak 300 urte betetzen ditu aurten, eta Bergarako Errege Seminarioarekin lotura estua izan zuen. Hori dela eta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bideratuta, Mozkorra parregarri obra antzeztuko dute bertan. "Garrantzitsua eta berezia izango da, Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak berak ere lotura izan zuelako San Ignazio Loiolakoaren eliza honekin", azaldu du Valen Moñux bergararrak.
Opera euskaraz antzeztuko dute, baina azpitituluak ere eskainiko dituzte: "Azpitituluak eramatea eskatu digute, baina ez dugu arazorik izango, Peñafloridako kondeak bi hizkuntzatan idatzi zuelako obra", esan du Moñuxek.
Madrilen antzeztu baino astebete lehenago, apirilaren 23an, Gasteizen izango dira, Principal antzokian: "Antzoki ederretan egon gara, baina Principalean antzeztea oso aukera polita eta berezia izango da".
Ekainaren 25ean Zumarragako Zelai Arizti antzokian ere izango da Mozkorra parregarri eta azaroaren 12an Beasaingo Usurbe antzokian.