"Basamorturik Euskal Herrira, Saharatik gure etxera". Hala dio Oporrak bakean egitasmoaren baitan Emon musika talde bergararrak egin duen abestiak. Saharar herriaren aldeko ekimena da, familia euskaldunak kontzientziatu eta animatzeko ume sahararrek oporrak Euskal Herrian igarotzeko etxean har ditzaten. Xabier Euzkitzek egin ditu abestiaren letra. Bideoklipa ere aurkeztu berri dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.