Aterpeetan abestu zuten Aritzetakoek eguraldi txarrari aurre eginez

Aritzeta abesbatza, arkupean.

Aritzeta abesbatzaren 37. urteurreneko Kantujirarekin gustura geratu ziren partaideak. Eguraldiak distira kendu zion arren, kalejira polita egin zuten eta entzuleek, ohi baino gutxiago izan baziren ere, eguraldi txarrarengatik, eskertu zuten abesbatzaren ahalegina.

Gaur egungo partaideak ibili ziren kantu kalejiran, eta dagoeneko ez diren batzuk ere gehitu zitzaizkien une baten; denetara, gehienean 30 bat lagun ibili ziren kantuan.

Eguraldi txarretik babesteko, aterpeak zeuden lekuetan egin zituzten geldialdiak eta hantxe egin zuten kantuan Aritzetakoek. Hala, San Martin plazatik hasi, Simon Arrietarantz jo eta handik frontoira egin zuten.

Urteetan euren errepertorioan egon diren abestiak abestu zituzten: Isil-isilik dago, Kaiku, Euskal Herriko eta beste batzuk.

Honela laburbiltzen du Xabier Altzolak atzokoak emandakoa: "Nahiko eguraldi kaskarra zegoen eta jende askorik ez zebilen kalean; baina guk jai bezala hartzen dugu saio hori, gurea egin genuen eta gustura geratu ginen".

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.