Parte hartze handia izan du emakumeendako defentsa pertsonal ikastaroak

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 5a, 16:41

Bergarako Udaleko kirol zerbitzuak martitzenean izango den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitasmoan berrogeita hamar emakumetik gora izan dira gaur goizean. Balizko eraso baten aurrean norbere burua defendatzeko oinarrizko teknikak ikasi dituzte hiru orduz, Krav Maga teknikan adituak diren irakasleen eskutik.

Ikastaroarekin hasteko, lehenik eta behin irakasleek erakustalditxo bat egin dute, eta horren ostean, ikastarora joandako emakumeen txanda izan da.

Jende kopuru handia zela eta, parte hartzaileak hiru taldetan banatu dira, eta gelaz txandakatzen joan dira, zirkuitu bat osatuz eta toki bakoitzean eraso mota bat nola geldiarazi ikasteko.

Gaurko ikastaroan, Bergarako emakumeez gain, inguruko hainbat herritatik etorritako askok ere hartu dute parte. Josean Iñarra irakasle bergararrak esan du maiatza inguruan antzeko beste saio bat antolatzeko asmoz daudela, erantzuna ikusita.

Ikastaroan izena ematea doan izan da, baina parte hartzaileei eskatu diete Bergarako Elikagai Bankurako elikagaiak eroan ditzaten. Hala, hainbat poltsa bete dituzte, eta Elikagai Bankuko boluntarioak pozik azaldu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak