Udaltzaingotik azaldu dutenez, abisua eman zuen herritarrak gizona eta emakumea oihuka ikusi zituen, eta gizona emakumea astintzen ari zen. Hala, udaltzainak eta ertzainak bertara joan ziren; iritsi zirenerako gizon-emakumeak lekutik mugitu ziren, baina herritarren azalpenei esker topatu ahal izan zituzten.
Erasotzailea genero indarkeriagatik inputatua izan dela azaldu dute Udaltzaingotik.
Udalaren gaitzespena
Bergarako Udaletik atzo izandako erasoa gaitzetsi dute ohar baten bidez:
"Atzo herrian emakume batek jasotako genero indarkeriaren aurrean udalak emakumearekiko elkartasuna adierazi nahi du eta horrelako kasuetarako dauden laguntza guztiak bere esku jartzen ditu.
Alde berean, ohar honen bidez, horrelako jokabide onartezinak, salatu eta gaitzetsi egiten ditu. Era berean, herritarrek gertakizun honen aurrean erakutsitako jarrera txalotu eta eskertzen du eta hurrengotan ere bide horretan jarraitzera animatzen du. Hau baita genero indarkeriarekin bukatzeko bideetako bat".
Udaletik bezala, Bergarako Udaltzaingotik esku hartu zuten herritarren laguntza eta kolaborazioa eskertu nahi izan dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak