Sinadura bilketari hasiera Oxirondon, alderdietako ordezkariek haritza landatuta

Julen Iriondo 2016ko mar. 4a, 12:55
Bergarako taldea Debagoieneko galdeketaren aurkezpenean.

Herri-galdeketa egiteko Debagoieneko eta Aramaioko 65.000 biztanleetatik %10ak behintzat bere sinadura ematea nahi du Erain elkarteak. Bergaran are erronka handiagoa jarri dute, herritarren %15aren babesa lortu nahi dute.

Bihartik –zapatua– aurrera egongo da horretarako aukera: Oxirondoko merkatuaren ondoan haritza landatuko dute hainbat alderdi politikotako ordezkariek 11:30ean –Jende zoriontsua herri libre batean lelodun plaka ere jarriko dute–, eta 12:00etan hasiko dira sinadurak batzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak