Joseba Mansoren marrazkiak ikusgai gaurtik aurrera Aroztegi aretoan

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 4a, 09:00

Logroñoko San Bartolome katedralaren marrazkia

Marrazkiak sepia kolorean erakusketa irekiko dute gaur Aroztegi aretoan, arratsaldeko seietatik aurrera, eta bertan izango da ikusgai hilaren 20ra arte.

Joseba Manso eibartarrak 1989 eta 2006 urteen bitartean marraztutako lanak ikusi ahal izango dira mostran, Euskal Herrian, Errioxan zein Burgosen kokatutakoak.

"Eguneroko edertasuna"

"Har ditzagun marrazki hauek eguneroko edertasunaz gozatzera garamatzan zerbait bezala; izan ere, gertuan darabilgu beti edertasuna, baina gehiegitan, izan eguneroko zereginengatik, izan, besterik gabe, ohituragatik, ez dugu gozatzen". Hala aurkezten du Joseba Manso marrazkilariak bere erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak