Hau da gaurko osoko bilkurako gai-zerrenda:
- 2016ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuraren aktaren onarpena.
- Alkatearen jakinarazpenak.
- Zerbitzuak eman edo udal aginpideko jarduera administratiboak burutzeagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea aldaketa.
- 40-A Areako 40-A 1 exekuzio unitateko P-4 eta P-5 partzeletan eraikiko diren eraikinen forma eta bolumena aldatzeko “Urartetxe S.L.” enpresarekin hirigintza hitzarmen berrituaren onarpena.
- Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait udalen arteko hitzarmena, kanpoko argiteria publikoaren instalazioak berritzeko baterako proiektua garatzeko, Energia Dibersifikatu eta Aurrezteko Institutuak finantziatuta.
- 2016ko Udal Aurrekontuak.
- Dohaintza batzuk onartzeko proposamena.
- Errekalde jauregiko lorategiko eustormaren zati bat eraisteko lanak adjudikatuz Alkateak 2016ko otsailaren 11n emandako Dekretua baieztatzeko proposamena.
- Udaleko lau udal taldeek adostutako adierazpena martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
- Adierazpen Instituzionala SEADen aldarrikapenaren 40. urteurrena dela eta.
- Eskaera eta galderak.