Irala kalean egin beharreko ekitaldia lekuz aldatu dute eguraldiarengatik. Maite Aristegik zuzendu du omenaldi ekitaldia. Txalaparta doinuekin hasi dute ekitaldia eta ostean bertsotan jardun du Aristegik, Mikel Askasibarri eta presoen senideei ongi etorria egiteko. Ostean loreak jaso dituzte senideek eta aurrezkua dantzatu diete.
Ibai Redondok hainbat askatasuna lortzeko eman beharreko pausuen beharraz hainbat aldarrikapen eta ausnarketa egin ostean, Mikel Askasibarrek hartu du hitza. Etxekoei eta lagunei eskerrak emanez hasi da. "Jasotako elkartasun mezu guztiak eskertu gura ditut", esan du. "Eusko Gudariak" abestuz bukatu dute ekitaldi politikoa.
Ostean, triki-poteoa egin dute, paella bazkaltzen hasi aurretik.