Bergarako Ixotu enpresarena stand ederrena Berdeagon

Julen Iriondo 2016ko otsailaren 24a

Ixotuko kideak, sariarekin.

Aurreko asteburuan Durangon egindako Berdeago azokan, LED argiztapen alorreko Ixotu enpresa bergararrak eskuratu du stand ederrenaren saria. Oihana Beristainen arabera, ezustean harrapatu zituen sariak. 

"Ez genuen espero", dio. Azokan izandako hartu-emanek ze ondorio izango duten ikusteko oraindik goiz izan arren, gustura dira Ixotukoak; adibidez, zenbait arkitekto eta dekoratzailerekin harremana egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak