Bergarako Musika Eskolako ikasleak Andoaingo XI. piano jaialdian izan dira

Josu Bilbao 2016ko ots. 24a, 09:46

Bergarako 15 pianojolek maila ezberdinetan parte hartu zuten pasa den asteburuan Andoainen ospatu zen jaialdian.

Otsailaren 20an eta 21ean ospatu zen XI. piano jaialdia Andoainen. Aurten ere, Bergarako Musika Eskolako pianojole batzuk bertan parte hartu zuten. 15 ikasle hain zuzen ere. A maila bakarlari moduan: Ane Jimenez, Ianire Menor, Enara Mujika, Aiora Legorburu, Andoni Pérez, eta Xabier Alonso. A maila lau eskutara, Naia Aranguren eta Nahikari Peñagarikano, B maila lau eskutara, Itziar Mujika eta Dai Hong Jan Pan, C maila bakarlari moduan, Aitor Garitano eta Ion Irureta eta B maila sei eskutara, Unai Millan, Maitane Suinaga eta Nora Linacisoro.

Piano giroa bizitzeaz gain, ikasleek diplomak eta dominak jazo zituzten. Urrezko lau domina, bederatzi zilarrezkoak eta bi bronzezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak