Guztira, 40 postu inguru izan dira, bigarren eskuko produktuena erdiak, eta beste erdia berriz, artisauena. Bigarren eskuko produktuen artean: arropa, bitxiak, haurrentzako jostailuak, haurrentzako erropak, oinetakoak, osagarriak, liburuak, loreak… izan dira, eta artisauen postuetan berriz: larrua, arkatzak eta koadernoak, bitxiak, haurrentzako osagarriak, euskal panpinak, makramea… bezalakoak.
Saltzaileak pozik
Saltzaileen artean, mota guztikoak izan dira; lehen aldiz postu baten aurrean jarri direnak, eta beste batzuk aldiz, azokaz-azoka, askotan ibiltzen direnak. Giro ederra izan da bertan, eta asko edo gutxi saldu pozik geratu dira saltzaileak.