Eszenografia diseinatu du eta eszena-zuzendaritzaz arduratu da La Traviata-ren muntaia honetan Moñux. Aurrelan guztia eginda beraz, egubakoitzean lanaz ikusleen tokitik gozatzeko aukera izan zuen. Aitortzen duenez, berak gustukoen eszenan egotea du baina garrantzi handiko ikuskizuna izanik, oraingoan agertokiaren beste aldean egotea egokitu zaio bergararrari. "Lanaz disfrutatzeko eguna" izan zela dio.
"Erronka" bezala onartu zuen Moñuxek mandatua eta "ardura handia" izan dela dio. Emaitzak, ordea, pozik laga du eta ia kanonikoa den opera lanari, ukitu berezia emateko aukera ere izan du, eszenarioan Donostiarekin loturako elementuak ezarrita. Bigarren ekitaldian, hala, lorategiaren atzean Donostiako jauregi bat jarri du, esate baterako, eta nabarmentzen du Violetaren heriotzaren logelan ere oso itxura errealista eta ederra lortu dela.
Gaur, domeka, 19:00etan izango da bigarren saioa.