Bi lentzeria, bi kirol denda, umeen arropa denda bat eta helduentzako arropa dendak izango dira azokan: Amua, Anezka, Annika, Bolintxo, Igarza, Iratxo, Jauja, Jo'ka, Junbiju, Jolas, Laket, Mirari, Subijai eta Xuxu.
Aukera politak
Oso prezio onetan izaten dira arropak Bedelkarrek antolatu ohi dituen azokotan; izan ere, negu sasoitik geratutakoak izaten dira, taila solteak askotan, eta merkatariek hurrengo sasoiari txanda emateko saldu nahi izaten dituzte horiek. %50etik gorako deskontuak izango dira, oro har; eta, beti ere, orain arte dendan egon direna baino merkeago egongo dira arropak.
Jo'ka dendako eta Bedelkarreko ordezkari Ainhoa Garitanoren arabera, neguko beherapenak "oso trankil" joan dira. Egun onak izan omen dira, baina baita bestelakoak ere. Merkatarientzako ere azokok merezi dutela dio Garitanok.