Askatasun Eguna ospatuko dute Bergaran, otsailaren 27an

Josu Bilbao 2016ko ots. 17a, 12:41

Ekitaldi nagusia Irala kalean egingo dute 13:00etan, eta ostean triki-poteoa eta bazkaria egongo da, ikastolako patioan. Arratsaldean Mor More taldeak emanaldia eskainiko du, eta ondoren, poteo girotua ere egongo da.

Aska eta euskal preso politikoen senideak izango dira antolatutako egunaren ardatz nagusia. Gainera, "Gaztelu eta preso politiko guztien askatasuna eskatzeko eguna" ere izango dela gogoratu du Bergarako Ezker Abertzaleak.

Askatasun Egunan parte hartzeko gonbitea egin diete bergarar guztiei: "Bergarar guztiak, Euskal Herriaren Askatasunaren aldeko egunaren zain egon gabe, egunero gure herriaren alde ondar alea jartzera animatu eta antolatu dugun egunaz gozatzera gonbidatzen ditugu".

Egitaraua:

13:00etan Ekitaldi politikoa Irala kalean. Bertsoak, musika, dantza eta hainbat sorpresa izango dira.

13:30ean Trik-ipoteoa Pol-Polen hasita.

14:30ean Bazkaria Aranzadi Ikastolako Gimnasioan. Tiketak salgai daude Arrano eta Pol-Polen: 13 € Ikasle eta langabetuentzat; 17€ langileentzat.

17:00etan Mor More taldearen emanaldia ikastolako gimnasioan. Ondoren poteo girotua Bergarako kaleetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak