Anari Bergarako gaztetxean izango da zapatuan, Txapa Irratiak antolatuta

Josu Bilbao 2016ko ots. 17a, 08:14
Anari, Arrasateko gaztetxean.

Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte, eta kontzertuaren ostean Txapa Dj-ek girotuko dute gaua.

Otsailaren 20an Txapa jai berri bat ospatuko dute Bergarako gaztetxean. Gaueko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da. Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ek musika jarriko dute kartzela zaharrean.

Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte, eta gainera, kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

Anarik, Zure Aurrekari Penalak izena daraman azken diska aurkeztuko du Bergarako gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak