Honela, 18:30ean hitzaldia egingo dute, Basque lifeguards izenburupean, errefuxiatuei laguntzen jardun duten bi suhiltzailek, esperientziaren irudiak eta lekukotasunak uztartuz.
Eta 19:30ean kontzertua: Pelax & Cowboy´s Orchestra. Unai Pelayo donostiarra da Pelax. Rockaren maitale, bakarka –ahots gordinez eta gitarra elektriko zikin batez– zein taldearekin aritzen da, eta, 40 kontzertutik gora eskaini ostean, geldialdi bat egin aurreko azkenetariko kontzertua izango da Bergarakoa.
Honekin batera, Antonio Cossaren argazki erakusketa ere egongo da ikusgai domekan Kartzela Zaharrean.
Elkartasun ekintzotarako sarrera 5 euro kostako da.