Bergarako Aratuste-kontzertuak ez zuen inor epel utzi bart. The Love Boat edo Maitasunaren Itsasontzia 80ko hamarkadako telesail famatua oinarri hartuta emanaldi benetan entzungarri eta dibertigarria izan zen Udal pilotalekukoa. Udal Musika bandak, Bergarako Orkestrak, Aritzeta Abesbatzak, Debako Kulunka datza taldeak eta norbanako boluntarioek hartu zuten parte. Mozorrotuta eta musika eta dantzez baliatuta, itsas bidaia bat kontatu zuten, herrialde desberdin batera iristen ziren bakoitzean bertako musika joz: The Love Boat; New York, New York; Red Red Wine; Smile, eta Amor Narcotico; besteak beste. Aratusteak hasteko, modu alai eta polita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.