Aratusteak 2016

Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolako haurrek emotikonoz josi dituzte kaleak

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko otsailaren 5a

Gaur gaurko mozorroa aukeratu dute Mariaren Lagundiako haurrek arratsaldean kalera ateratzeko. Sare sozialek eta bereziki whatsapp-ak duen zabalkundea dela eta nork ez ditu emotikonoak erabiltzen? Maitemindutako emotikonoak, harrituak, barrabasak, irribarretsuak... espresio ugari ikusi ahal izan dira Bergarako kaleetan arratsaldeko lehen orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak