Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria, Amalur izenekoa, udazkenean estreinatu zuten, eta herririk herri ibili ostean, bihar lehen aldiz ekarriko dute Bergararra. Amaluren, baserriaren eta naturaren gaia landuko dut pailazo hirukote famatuak; izan ere, Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten.
Hala, hiru pailazoek baserriko bizitza eta lana ezagutuko dute Ilargiren eskutik, eta Amalurra zein garrantzitsua den ikasiko dute. Era berean, euren lagun Ilargi, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, ahal duten guztiarekin laguntzen.
Ikuskizun honetan ere, beti bezala, pailazoek abesti eta dantza ugari tartekatuko dituzte istorioaren kontaketan zehar, eta ikuslegoko neska-mutikoek ere ederki pasatzeko aukera izango dute haiekin batera abestuz eta dantzatuz.
Nola ez, pailazoek inauteriak ospatzeko eta emanaldira mozorrotuta etortzeko dei egin die Bergarako zein inguruko ume guztiei.
Sarrerak
Gaur, egubakoitza, arratsaldeko zazpiak arte izango da pailazioen ikuskizunerako sarrerak internetez erosteko aukera www.bergara.eus helbidean.
Bestalde, arratsaldeko seietatik zortziak bitartean Zabalotegi aretoko leihatilan ere izango dituzte salgai. Emanaldiaren egunean, berriz, 14:30ean irekiko dituzte Udal Pilotalekuko leihatilak, beti ere sarrera guztiak aurrez saltzen ez badituzte; kasu horretan, ez dute leihatila irekiko. Sarrera guztiek sei euroko prezioa izango dute, bai aurretiaz erositakoek, baita leihatilan erositakoek ere. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahal izango ditu.