Otsailaren 15ean hasiko dira Zurradero kalea asfaltatzen, eta eragina izango du zirkulazioan

Julen Iriondo 2016ko otsailaren 5a

Lanek hiru egun iraungo dute, eta herri barruko zirkulazioan aldaketa nabarmenak izango dira egun horietan. Modu honetan, Ibargarai kalea palmondoko biribilgunean moztuko dute, eta handik erdigunera doan zirkulazio guztia Arrizuritik eta Artekaletik desbideratuko dute.

Era berean, Matxiategi aldetik doan zirkulazioa Ibargarai kaletik kontrako norabidean desbideratuko dute. Azkenik, asfaltatze lanek irauten duten egun horietan, Pesako autobusek geltoki bakarra izango dute, Torrekoakoa, hain zuzen ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak