K1H kategorian, Unai Otaduik eta Julio Narbaizak erdietsi zuten podiuma, bigarren eta hirugarren egin baitzuten, hurrenez hurren. Kategoria berean, Mikel Zubizarretak bosgarren egin zuen, eta Iker Mansok seigarren. C1D kategorian, berriz, Miren Murgizu bergararra txapeldun izan zen. Bukatzeko, C2H binakako kategorian, Iker Manso eta Unai Otadui izan ziren lehenengoak.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Beti Bustik hirugarren postua lortu zuen. Beraz, piraguista gazteak pozik itzuli dira etxera.
21ean, Bergaran
Euskadiko kopako bigarren txapelketa Bergaran jokatuko dute, otsailaren 21ean, hain zuzen. Beti Bustitik bergararrei dei egin diete etxeko piraguistak animatzera gerturatu daitezen.