Futboleko infantil txiki taldeari Gipuzkoako jardunaldiko talde onenaren saria

Julen Iriondo 2016ko ots. 2a, 12:22
Infantil txiki taldea.

Marca irrati kateko Gipuzkoa futbol saioak ematen duen saria da, herrialdeko futbol federatuko talde guztien artean aukera eginda.  Bergarako infantil txiki taldeari eman diote aurreko astekoa, 0-3 galtzen hasi ostean, 6-4 irabazi ziotelako Kostkas talde indartsuari igandean Ipintzan jokatutako partiduan.

Infantil txiki taldea Manu Diaz, Andoni Bretaña eta Martin Azpiazuk gidatzen dute. Argazkian, Garbiñe Elortza eta Irune Alberdi zuzendaritzako kideekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak