Hauek dira parte hartzeko baldintzak eta moduak:
- Lehentasuna izango dute bigarren eskuko materiala saltzen dutenak eta trukea bultzatzen dutenak.
- Artisauen aldetik, lehentasuna izango dute Bergarakoek eta, ondoren, eskualdeko beste herri batzuetakoek.
- Eskualdekoak sartu ondoren, lekurik badago, gainerakoak hartuko dira. Udalak zainduko du azokan eskaintzen den produktuen aniztasuna eta horren arabera aukeratuko da zein artisau onartu.
- Postua jartzen duen pertsona bakoitzeko mahai bat emango du Udalak: 2 m X 90 zm.
- Izena emateko epea otsailaren 14an bukatuko da eta otsailaren 16an jakinaraziko zaie e-postaz parte-hartzaileei otsaileko Domeka Azokan parte hartuko duten ala ez.
- Izen ematea, Udaleko webgunetik egin behar da, Domeka Azoka jartzen duen ataletik.