Abian da Koldo Eleizalde lehiaketaren 2016ko edizioa

Julen Iriondo 2016ko urt. 29a, 11:04

Iazko sari banaketa.

Idatzizko zein ahozko generoetako lanak aurkez daitezke. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasten dutenek har dezakete parte.

Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak daude aukeran. Lehenengo multzoan bi sail bereizi dira, ipuin idatzia eta komikia, eta bigarrenean beste bi, bertsoa eta kontaketa/interpretazioa.

Azkeneko sail horretan era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa, umorezko pasadizo, txiste-saioak … Partaidetzaren arabera, genero bakoitzeko lanak bereiztuta baloratu ahal izango dira. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu genero bakoitzean.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 17ra artekoa da. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus daitezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak