Urtero egiten dute erakusketa Buztinzale zeramika elkartekoek, azken hamabi hilabeteetan egindako piezekin. Hamar lagun dira elkartean, eta ateak zabalik dituzte buztinarekin jardun nahiko lukeen edonorentzat. Zabalotegiko dorrean dute egoitza.
Aroztegiko erakusketa irekita egongo da martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara ere bai eta domeketan goizez.