San Juango ermitako margoa dela-eta, bisita gidatua domekan Bergaran

Julen Iriondo 2016ko urt. 29a, 11:56

Obieta elkarteak antolatuta, Udalaren eta Aldundiaren laguntzarekin, San Juan auzoko ermitan agertu zen horma-margoa ikusteko bisita gidatua egingo dute domekan, 12:00etan. Artez zaharberritze enpresako Aida Paya eta Maite Fernandez izango dira gidariak.

Iaz azaldu zen ustez XVI. mendekoa –ermita jaso zen garaikoa– den horma-margo berezia, hitzez osatutakoa eta hosto formadun greka batez hornitua. Aurkikuntza garrantzitsu jo zuten adituek, halakoak galdu egin izan direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak