Eneko Lizarraldek mendiko maillota jantzi du Mallorcako Challengeko lehen proban

Sergio Azkarate Beitia 2016ko urtarrilaren 29a

Eneko Lizarralde, podiumean.

Eguneko ihesaldian izan zen Euskadi Basque Country-Murias Taldeko bergararra, atzo, eguena, eta laugarren mailako hiru mendate lehenengo postuan pasatu zituen, 9 puntu batuta.

Hauxe idatzi zuen Instagramen: "Estreinu eguna, pozik urteko lehen lasterketan podiumera igotzeakin! Oso pozik taldeko lanarekin eta milesker taldekide guztiei mendiko saria irabazteko emandako laguntzagatik".

Gaur, egubakoitza, Mallorcako Challengeko bigarren proba jokatuko da, 150,45 kilometrokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak