Duela 40 urte sartu zen aurrenekoz klubean Iñigo Zaitegi, eta 1993tik gaur arte, jarraian, ibili da zeregin batean edo bestean. Orain ere baziharduen; hortaz, ondo ezagutzen du zuzendaritzan lagun izango duen lantaldea.
Presidentea aldatu arren, BKEk aurrera jarraituko du iaz aurkeztutako plan estrategikoarekin: "Proiektuak ez du aldaketarik jasango", dio klubaren oharrak.
Zaitegik gogotsu hartu du ardura: "Oso talde ona dugu, eta uste dut erreza izango dela egin beharreko lanak aurrera ateratzea. Lanak oso ondo banatuta ditugu, eta jende langilea eta konprometitua izango dut alboan. Asko errazten du horrek dena", zioen Zaitegik aurreneko balorazio batean.