Aipatutako proiektua amaituta, Jangelako jasangarritasuna ikertzen izenekoari ekin diote, eta gai horretatik abiatuz Gure bizitza kalitatea hobetzeko jangelaren autokudeaketaren bila izeneko bideoa aurkeztu dute Gazte Irekia ekimenean. Gazteek mundua nola ikusten duten aztertze aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak antolatutako lehiaketa da Gazte Irekia.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Partekatuz ikasi eta Kalitate hezkuntza programen barruan, EAEko hainbat ikastetxetako irakasleen bisita jaso zuten eskolan, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako metodologiak bertatik bertara ezagutzera etorrita. 35 irakasle inguru etorri ziren denera bisitan.
Partekatuz ikasi izeneko programarekin, San Martin Agirre ikastetxea EAEko beste zenbait ikastetxeren tutore lanak ari da egiten.