Demasa kantuan Santa Ageda eskean

Eneko Azkarate 2016ko urt. 27a, 09:23

Kilometroak 2016 kantura kalera aterako da berriro ere. Gabonetako Demasa Kantuan arrakastatsuaren osten, Santa Ageda bezperarako egin dute hitzordua oraingoan. Aranzadi Ikastolak ohitura du otsailaren 4 guztietan, iluntzean, Santa Ageda eskean ateratzeko kalera.

Baina aurten berezia izango da. Herritar guztiei egin nahi die dei Kilometroak 2016tik. Hitzordua: otsailaren 4an, osteguna, 19:00etan, San Martin plazan. Kantu paperak banatuko dituzte eta musikari eta guzti ariko dira. Entsegua ere egingo dute aldez aurretik: datorren asteartean, otsailak 2, 18:30ean, Aranzadi Ikastolako areto nagusian.

"Aurten Kilometroak ospatzen ditugula-eta, ekimen berezia egin nahi dugu, jende gehiago batu, Demasa aldarrikatu; beraz, etortzera animatu nahi zaituztegu, baita zure lagunei gonbita pasatzea eskatu ere" dio Ekaitz Aranberri Kilometroak 2016ko koordinatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak