Aranzadi ikastolan, ikastetxeak gaur (astelehena, 18:30) egingo duen aurkezpenaren ostean, ate irekiak egingo dituzte domekan, 11:30ean hasita. Otsailaren 1ean, berriz, 18:30ean, konfiantzaren pedagogia deritzonaren gaineko hitzaldia emango du Rafael Cristobalek. Ikastolan banakako bisita gidatua egiteko aukera ere egongo da, aurrez ordua hartuta.
Bestalde, sare publikoko ikastetxeei dagokienez, eguaztenean, hilak 27, 18:00etan egingo dute informazio bilera San Martin Agirre eskolan, Haur Hezkuntzako eraikinean (zaintza zerbitzua egongo da). Toki berean, zapatuan 11:45ean hasita ate irekiak izango dituzte. Ipintza institutuan, berriz, bihar, martitzena, datorren ikasturtean DBH egin behar duten ikasleen gurasoentzako informazio bilera egingo dute, 18:30ean. Ondoren, ikastetxea bisitatzeko aukera egongo da.
Azkenik, Mariaren Lagundian, ikastolako proiektua, eskaintza, 2 urteko gelen antolaketa eta abar aurkezteko gurasoentzako informazio bilera egingo dute eguenean, hilak 28, 18:00etan (martitzenerako zegoen deituta, baina eguna aldatu dute). Zapatuan, berriz, ate irekiak egingo dituzte 10:00etatik 13:30era (ibilbide gidatuak 10:30etik 12:00etara).