Calahorrako musika bandak bergararren txalo zaparrada jaso du

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 24a, 15:54

Calahorrako (Errioxa) musika bandak kontzertua eskaini du eguerdian Bergarako Udal pilotalekuan. Iaz, euren 150. urteurreneko ospakizunen baitan Bergarako banda Calahorrara joan zen kontzertua eskaintzera, eta gaurkoarekin, elkartrukea egin dute.

Udal Pilotalekua jendez bete da 12:30ean Calahorrako musika bandak eskaini duen emanaldia ikusi eta entzuteko. 

Adin guztietako hirurogehi musikarik osatzen dute Calahorrako banda, eta Eduardo Peña Hernandez da euren zuzendaria. Gaurko saioko egitarauak hiru obra batu ditu: Ferre Ferránen Pontones, kontzertuko pasodoblea lehenik, Oscar Navarroren Libertadores ondoren, eta Jose Albertoren La isla de la luz, hiru zatitan banatutakoa. Bukaeran gainera, egitarauak ez zekarren pieza bat gehiago eskaini diete publikoari.

Ordubete iraun du kontzertuak, eta ikusleak pozik atera dira frontotik, eta askok komentatu dute emanaldi "desberdina" izan dela; izan ere, errioxarrek hainbat elementu berritzaile txertatu dituzte: txaloak eta gorputz perkusioa, euren ahotsak, hainbat instrumentu berezi...

Zuzendariaren esker ona

Bandako zuzendari Eduardo Peña Hernandezek, ikusleei zuzenduz, esan du "hunkigarria" izan dela Bergaran jotzea eta egiten duten hori bertako jendeari erakustea. Era berean, "bihotzez" eskerrak eman dizkie ikuslegoari eta baita Bergarako Bandari eta bertako zuzendari Alfredo Gonzalez Chirlaqueri ere.

Erlazionatuak

Calahorrako musika bandaren kontzertua

Maite Txintxurreta 2016 urt 24 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak