Errendimendu mailako partidua izan zen Bergarako alebin Etxaniz eta Pereirak jokatu zutena, eta 16-7 gailendu ziren Ataungo bikotearen kontra. Gazte mailan, ostera, Bergara-Otermin bikoteak Alde Zaharreko ordezkarien kontra jokatu behar zuten, baina horiek ez ziren partidura azaldu. Eta azkenik, seniorretako Euskal Ligako partiduan Eneko Muguruzak oso erraz irabazi zuen: "Abiadura handia ematen dio pilotari, eta denetik egin zuen; 20 minututan amaituta zegoen partidua", azaldu du Reyes Azkoitiak.