Eguaztenera arte eman daiteke izena torradak eta pellak egiten ikasteko otsailaren 2ko ikastarorako

Julen Iriondo 2016ko urtarrilaren 22a

Aratusteetako egitarauaren barruan antolatu du Bergarako Udalak torradak eta pellak egiten ikasteko ikastaroa. 18:00etatik 20:00etara izango da otsailaren 2ko saioa, San Antonioko Gure Ametsa elkartean, eta Gorka Lobatok emango du.

Kultura Zerbitzuan eman behar da izena –urtarrilaren 27an amaitzen da epea–, eta hamabost pertsonak –gehienezko kopurua– baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo dute –bergararrek izango dute lehentasuna–. Ikastaroa doanekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak