Bihar, umeentzako jolasak egongo dira 12:00etan, eta patata tortilla eta tarta lehiaketak ere bai. Salda banatu eta auzo bazkaria ere egingo dute.
Domekan, diana izango da 10:00etan Bergarako txistulariekin; 10:30ean meza eta 11:30ean Alai Taldea eta Moises Azpiazukoen dantza saioa egongo dira. Azkenik, astelehenean, 11:00etan meza; eta 12:00etan salda eta txistorra banatuko dituzte –bezperan ere bai–.