Merkatari, ostalari eta bulego lanetan dabiltzanentzat euskara ikastaroak

Julen Iriondo 2016ko urtarrilaren 22a

Udal Euskaltegiaren lehen ikastaroa bost ordukoa izango da, euskal hiztunei zuzenduta eta doan. Bestetik, taldea osatuz gero, 60 orduko beste ikastaro berezi bat ere egingo da. Hilaren 29a baino lehen eman behar da izena, Euskaltegian edo Irizar jauregian.

Lehen ikastaroan landuko diren gaiak izango dira: euskaraz idazten laguntzeko Interneten dauden baliabideak eta erabiltzeko oinarrizko azalpenak –hiztegiak nola kontsultatu, zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoa nola erabili, idatzi ereduak non aurkitu...–; gehien erabiltzen diren idatzietan –eskaerak, fakturak, aurrekontuak, ordainagiriak, oharrak, gutunak...– sarri errepikatzen diren esaldi ereduak.

Bestetik, taldea osatuz gero, 60 orduko beste ikastaro berezi bat ere egingo da. Hilaren 29a baino lehen eman behar da izena, Euskaltegian edo Irizar jauregian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak