San Martin herri eskolaren proiektua ETBn

Eneko Azkarate 2016ko urt. 19a, 07:00

ETBkoak Bergarako hezkuntza zentruan.

ETBren bisita izan du5e Bergarako San Martin Agirre herri eskolan. Hezkuntza metodologia proiektuen arabera lantzen dihardute eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek garatutako Siria proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

"Euskal komunikabidearen baitan aztertzen dihardute ea posible den gatazkak haurrekin lantzea eta, hala balitz, nola landu beharko litzatekeen. Gure ikasleek egindako lanari esker frogatu dute haurrekin edozein gai landu daitekeela, ikuspegi egokitik eginez gero. Gai gogorrak badira ere, errealitatearen aurrean haurrei ezin dizkiegu begiak itxi" adierazi dute San Martin herri eskolatik.



Siriako gatazkaren inguruko proiektua ikasleen jakin min eta interesetik abiatu zen. "Ikasturte hasieran elkarbizitzarekin erlazionatutako proiektuak sustatu ohi ditugu" diote. Gaia zehazteko helburuari jarraiki, elkarbizitza oinarri zuten albisteak biltzen hasi ziren ikasleak. Prentsan Siria behin eta berriz agertzen zela ohartu ostean, gaian gehiago sakontzea erabaki zuten. "Hala, errepublika arabiarreko gatazka aitzakia moduan hartuta, diziplina desberdinak landu dituzte 5. mailako ikasleek"; hala nola, matematika, historia, ingelesa, euskara edota plastika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak