Danborrada egingo dute Oxirondo Azokan eguaztenean

Eneko Azkarate 2016ko urt. 18a, 12:53

Oraingoan ere hainbat ekimen antolatu dituzte eguaztenerako Oxirondo Azokan. Astero antolatuko dituzte aurrerantzean eta ez hilean behin orain arte bezala. Helburua: Oxirondo Azoka dinamizatzea eta bertako eta sasoiko produktuak sustatzea eta hauek kontsumitzera bultzatzea herritarrak. Oraingo eguaztenerako haur danborrada iragarri dute; ondoren, txokolatada bertaratzen diren guztiendako, Etxagi jatetxearen eskutik. 18:00etatik aurrera, Oxirondo Azokan.

Bestalde, barikuan, Oxirondo Aisialdi Gunean, goiko solairuan, margotze tailerra egingo dute 18:00etatik aurrera. Amaieran, txiki eta ez horren txikien artean txokolatea banatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak